XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Frantziako itzulia

Frantziako itzulia Errepublikako egunean bururatu da.

Italiano gazte bat (23 urte) izan da irabazlea.

Muthiko bat seriosa, zaila, xarmanta, sinplea.

Eta bere fedeaz herabe izpirik ez duena. Gimondi-ri ongi ethorri eder bat egin diote Parisen, merezi zuen bezala.

Poulidor bigarren jalgi da, nahiz hastapenean hainitzek uste zuten aise lehen helduko zela.

Minuta bat eta 12 sekunda eskastu zaizko doi-doia, lau mila kilometreren buruan, Gimondirekin ados izaiteko.

Mendiko saria Jimenez españolak beretu du frango aise 133 pondurekin bigarrenak Brands, 74 baizik ez zituelarik.

Soineko ferdea irabazi du Janssen Holandresak.

Ororen buru, Frantsesek ez dute biziki distiratu. Iduri du Frantziak arrotzentzat muntatzen duela bere itzuli famatua.